XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lekobide bera ere ikaratu egin zan. Berak ere santimamiñetartzat eukan bere burua baina ez eban inoiz heredatu ezaugarri berezirik.

Eta orain, begiratu nogandik eta zelan lortu zan arbasoen testigantza. Holakorik!

Bizikera sakonegia zan edozeini kontatzeko eta Lekobidek holan berba egin eutsan ikaratuta egoan Maria bere alaba ordeari:

- Maria, zorionekoa zaitut, zu zeu erregearen alabea bazara, sabelean daroazun semearen aita-parteko odola ez dozu gitxiago.

Dakigun hau biok bakarrik dakigu eta aurrerantzean ez dentsagu inori ere kontatuko destinuko beharrizan derrigorrezkoren batek joten ez bagaitu.

Betor bake-bakean seme hori eta hatz-begiak osorik ekarri daizala! Ni neu aurrera nozu adinean baina zure semeagan argia dakust etorkizunean. Pozik nago! Salbe Bizkaia! Balio Bizkaia!

Mariak ondo iritzi eutsan ebatziari eta berak ere aitatzat hartu eban Lekobide, aspaldirik honako barruko moropilak askatuz joian neurrian.